Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten dabiltzan 7 ikasleek proiektu berri bat jarri dute martxan, “irria dario haizeari” dokumentala. Dispertsioaren inguruko dokumentala da, errezilgo Anttoni, Ihintza eta Begoña izango dira dokumental honen protagonista. 838 kilometro egitera behartuak daude haien alaba, ahizpa eta izeba ikusteko: Maritxu Uzkundun. Izaro Zinkunegiren esanetan dispertsioa modu pertsonalago batean landuko dute: Begoña Granadako Alboloterako bidaian ezagutuko dugu, Anttoni loreak landatzen eta Ihitza artisautza egiten.