Gaur fronte txiki bat sortu eta kostaldea zeharkatuko du. Haizeak iparretik joko du, tenperatura dezente jaitsita eta euri lardatsa botako du. Arratsaldean atertzera egin, haizea baretu eta ostarteak agertuko dira. Barnealdean euririk ez, baina haize hotza bai. Ziertzoa ere mugituko da apur bat giroa dezente mikaztuz. Epeldu ezinean ibiliko da egun batzuetan.
Bihar hobekuntzatxoa. Iparreko joera oraindik, baina haizeak ekialderagotik jarri eta garbiketa nabarmenduko da. Goizean laino maskal batzuk eta oso fresko; arratsaldean, berriz, oskarbi eta tenperatura pixka bat igoko da. Epeldu ezinean baina itxura polita.