Ia 1000 lagunek parte hartu dute gaur Askegunean osatu den Herri-Harresian. Helburua argia zen: 6 gazte auziperatuen atxilotzea ekiditea edo gutxienez, ahalik eta gehien oztopatzea hauen atxiloketa. Eta Askeguneko kideek helburua bete dutela esan daiteke, izan ere, Ertzaintza bi ordu inguru behar izan ditu Oier Lorente, Mikel Arretxe, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Fernández eta Ekaitz Ezkerra atzemateko. Amaia Zurutuza kazetariak, atxilotu aurretik Egoi Alberdik egin dituen azken oihuak jaso ditu.