Polizia autonomikoak zailtasunak eta oztopoak besterik ez dizkie jarri Askegunean ziren kazetari eta hedabide askori eta une askotan, informatzeko askatasunak Ertzaintzaren jardunarekin eta jarrera oldarkorrarekin talka egin du. Horren adibide izan da, besteak beste, Argia-ko Lander Arbelaiitz kazetariak bizitu behar izan dituen tentsio uneak.