Ekainaren 28, 29 eta 30ean izango da Euskal Herria Zuzenean, Lekorneko Garroa jauregian. Aurtengoa 18. edizioa da eta indartsu dator. Euskal Herriko gizartea eraikitzeko gunea izanen da EHZ, auzolanak garrantzia izango du, inoiz baino gehiago. EHZ ez baita soilik musika festibal bat, norberarenetik kolektibora pasatzeko gunea izango da EHZko antolatzaileen arabera. Horregatik Euskal Herriarentzat beste gizarte eredu bat sortu nahi dute. Antton Lannes-ekin hitz egin dugu gaur, bertzeak bertze Femin Muguruzak eta Willis Drummonden kantaren inguruan solastu dugu, bideoklipa egiteko deialdiaz, auzolanaren inguruan, karteldegiaz…