“Euskarazko hitz batzuk eskertuko genituzke hainbatek”; ausartuko al zinateke halako eskaera bat egiten zine klasikoko emanaldi baten aurretik filmaren aurkezpena gaztelania hutsez egin dutelako? Bada eskaera hori egin zuenaren ausardia eta portaera eredugarria nabarmendu dute Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik, gaurko Gureaz Blaiko NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN ATALEAN. Saioaren bigarren tartean, EGIN KONTU-n alegia, Ruben Sanchez izan dute gonbidatu gisa. Honek, beste lagun batekin batera egin dituen “The Arlotes” euskarazko marrazki bizidunen inguruan hitz egin die.