Aurreko ostiralean Ertzaintzaren partetik erasoa pairatu zuen Argia-ko kazetariarekin hitz egin dugu gaurko Kale Gorrian saioan. Lander Arbelaitzek nabarmendu duenez “kazetaria nintzela argi utzi nuen arren, poliziak erasotu egin zidan”. Askegunearen inguruan, oro har, eta bereziki berak pairatu zuen erasoaren inguruan, EITBk izan duen jarrera kritika du Lander Arbelaitzek eta esan du “telebista kate publikoa dela kontutan hartuta” egunotan EITBn egin dutena “sinestezina” dela. Segurtasun Sailari ere zuzendu zatzaio eta “autokritika” eskatu dio. Bukatzeko, egunotan jaso dituen elkartasun mezu guztiak eskertu nahi izan ditu Arbelaitzek.