Gaur, apirilak 23, liburuaren eguna da eta gurean izan ditugu gonbidatu Peter Ostolaza eta Martin Riella, Obabako testiguak. Justu-justu iritsi dira, bidean ez zaie abenturarik faltatu! Liburu proposamenak egin dizkigute, aspaldiko garaiak gogora ekarri ditugu eskolan irakurtzera behartzen zizkiguten liburuak aipatuz. Galdetu diegu ea nola ospatzen duten liburuaren eguna , eta Obabako testiguak hurrengo saioren aurrerapen bat ere egin digute!