Igande honetan ospatuko da Gipuzkoako Bertso Eskola Eguna, Gipuzkoa osoko bertsoeskolek hartuko dute parte. 14 urtetik beherako umeentzako eguna izanen da, eta Jon Martinek aurreratu digun bezala egun osoko egitaraua prestatu dute. 10:30ean haurrak Pasai San Pedrora iritsi eta txalupan pasako dira Donibanera. Zanpantzarrekin batera herriko kaleetan zehar ibiliko dira, lehen saioa goizeko hamaiketan izanen da, Lur Korta ipuin kontalariak itsaroari buruzko ipuinak kontatuko dizkie eta bertsolari gaztek bertso musikatuak kantuko dituzte. Arratsaldez, aldiz, ginkana prestatu dute, eta bostetan izanen da etxera itzulera.