Gaur bi aste bete dira Bermeoko alde zaharrean sutea piztu zenetik. Hainbat etxebizitza kixkalita geratu ziren erabat, komertzioetan ere kalteak handiak izan dira. 2 aste pasa baldin badira ere Idurre Bideguren Bermeoko alkateak esan digu kalteen balorazioa egiteko garaiz dela. Ikerketak abiatu badituzte ere oraindik ez da argitu sutearen zergatia. Argi dagoena ordea, Euskal Herria hunkitu zuen albisteak elkartasuna sortu duela Bermeon. Herritarren artean denak agertu dira prest kaltetuak laguntzeko, eta hainbat ekimen jarri dira martxan, hurrengoak maiatzaren batean eta bostean egingo direnak. Edozein aitzakia ona baita herriko kaltetuak laguntzeko.