Galdakao-Usansolo ospitaleko langieek 22 egun bete dituzte gaur akanpaturik “osasungintza publiko baten alde eta enpleguaren defentsan” eta hiru astez luzatu den protestari amaiera emateko, egunotan jaso dituzten 11.000 sinaduren berri eman dute prentsa aitzinean. Hori bai, protesta ez da bukatu eta datorren astean Txagorritxuko langileek hartuko dute lekukoa maiatzaren lehen egunetan hasiko duten akanpadarekin. Guk, Galdakaoko Ospitaleko akanpadan parte hartu duen Pako Rodriguezekin hitz egiteko aukera izan dugu.