Bihar irekiko dituzte ofizialki Aralargo larreak, Larraitzen egingo den egun osoko festarekin.  Ardi eta ahuntz gazta, taloak, sagardoa, orein produktuak, ogia… erosi ahalko dira goizean-goiztik jarrita egongo den bertako produktuz osatutako azokan.Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute, aspertzeko astirik behintzat ez da bihar izanen. Eguerdian emango diote ofizialki hasiera larren irekierari, hala kontatu digu Joxean Irastortzak. Bihar eguna nola pasako den kontatzeaz gain, gaur egun eskualdeko artzainen berri ere eman digu, 41 artzainek dute etxola mendian, baina ez dute guztiek udaberria han igarotzen.