Gipuzkoako zaharren egoitzeko langileek laugarren greba eguna dute gaur Hitzarmen Kolektibo duin baten alde. Oraingoz, patronalaren aldetik ez dute inolako erantzunik jaso eta Gipuzkoako Diputazioak soluzioa suposatuko lukeen proposamena mahai gaineratu arren, Adegi-ren jarera guztiz “itxia” dela salatu dute sindikatuek. Hain zuzen, sektoreko ELAko bozeramalea den Iñigo Zubeldiak esan digunez “ez badago akordiorik, maiatzaren 13an greba mugagabea hasiko dugu”.