Pasa den astean, Madrileko Audientzia Nazionalak Ernai gazte antolakundearen interneteko ataria ixteko agindua eman zuen “terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta. Gaur, Ernai-ko Irati Sienrarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta eraso honen aurrean gazte antolakunde independentistak egiten duen irakurketa laburbildu digu.