Autismoaren Nazioarteko Biltzarra burutzen ari da egun hauetan Donostiako Kursalean, 1.700 pertsona baino gehiago daude bilduta. Mendekotasuna duten pertsonei laguntzen lan egiten duten enpresek erakusketa esparrua ere jarri dute ondoko karpa batean. Gautena Gipuzkoako Autismo elkarteko Jimmy Tolosarekin hitz egin dugu gaur, jardunaldi hauen garrantzia nabarmendu du. Autismoaren inguruan oraindik ere ikertzeko asko dagoela aitortu du baina azken urtean aurrerapausoak eman direla.