Hondarribiko Gazte Asanbladak 4. urtez umeen eguna antolatu du: “berrerabili, zaborrik ez sortu eta hondakinekin jolastu” hori lau haizetara zabalduko duten mezua. Buruhandiak eta musika tresnak egingo dituzte lehendabiziko egunean eta bigarren egunean, aldiz, buruhandiak margotu eta sortutako musika tresnekin kontzertu inprobisatu bat eskainiko dute. Lehendabiziko hitzordua igande honetan izanen da,  Gipuzkoa plazan arratsaldeko lau terdietan, eta bigarrena, datorren larunbatean, maiatzaren 11an ordu eta leku berean. Gazte Asanbladako Ibinkak eman digu Hondarribiko 4.umeen egunaren berri.