Berezkoa dugun hizkuntzan doan ikasi ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko AEK-k kanpaina iraunkor bat abian jarri du Nafarroa osoan: ordu bateko euskara eskolak eskainiko ditu, doan, herritar guztiontzat irekiak. Sortzen Ikas-batuazek Villatuertan antolatutako festan hasi eta herriz herri zabaltzen ari da orain ekimena. Asteburu honetako zita Erronkarin da. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela esan du gurean Helios Del Santo AEKko kideak, kanpaina iraunkor honen gibelean agerian geratzen da Nafarroako Gobernuari eta administrazioari orokorrean igorritako mezua.