EHUko Leioako kanpuseko Bizkaibusen Asanbladak garraio-zerbitzu publiko eta duin bat aldarrikatzeko mobilizazioekin segitzen du eta gaur eguerdian Bizkaiko Diputazio Foralaren egoitza aurrean egin dute elkarretaratzea. Ikasle asanbladakoek salatzen dutenaren arabera, “Bizkaibusen autobus zerbitzuak, erabiltzaileen segurtasuna urte luzez arriskuan jarri du” eta prezioak “garestiegiak diar”. Aurreko astean Errektoretzako ordezkariekin bildu ziren, baina Bizkaibusen Asanbladatik adierazi dutenez, “elkarrizketa agortuta dago eta horregatik gure protesta Diputazio atariraino eramatea erabaki dugu”.