Hizkuntza eta identitatearen inguruko gogoetalde bat eskainiko du Baionan Elekatu-Elikatu elkartea maiatzan. Bihar izanen da lehendabiziko hitzordua, eta “euskal” hitzaren inguruan arituko dira. Euskal pilota, dantza kantu…..baino noraino dira bentetan euskaldunak? Kirolari zein kultur ordezkariek hartuko dute parte lehen hitzordu honetan. Maiatzaren 23an, Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak. Arteseniko aztarnak gure hizkuntzan liburua aurkeztuko du, gure hizkuntzaren inguruko haunarketa eginez. Eta bukatzeko, maiatzaren 30ean, Joxe Manuel Odriozola eta Andoni Olariaga izango dira gonbidatuak Independentziarako estrategian euskararen lekuaz solasteko. Ekhi Erremundegik Elekatu-Elikatuko kideak aurkeztu dizkigu hiru hitzaldiak.