Surfrider Foundationek Garbiketa Mundiala ekimena deitu du larunbat honetarako, helburua Getaria eta Zumaia artean daude Orrua eta Santiagoko hondartzak garbitzea da, baita herritarrak kontzientziatzea ere. Horretarako antolatu dute bi herrietako udaletxe zein hamaika elkarteekin batera garbiketa egun hau. Kosta garbitzeaz gain, informazio pedagokikoa ere eskainiko da, Kontzietziazio saioan bildu diren hondakinak aztertu eta horien jatorria eta akumulazioaren zergatia azalduko da. Goiza ongi amaitzeko, eta behin lanak akituta, barbakoa bat egingo da. Sabina Hourcade Surfrider Foundationeko kidea izan dugu gaur gurean.