Maiatzaren 8tik 11ra “Energia Jardunaldiak” izenburupean egitarau oparoa duten jardunaldiak ospatzen ari dira Gasteizen Fracking Ez Araba, Desazkunde, ISF eta Bionekazaritzak antolatuta. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “jardunaldi hauen helburua gure bizitzan energiak duen garrantzia eta sistemak energiaren bitartez sortzen duen menpekotasuna irudikatzea da. Gainera gaur egungo eredu energetikoak gerrak, suntsiketak eta kutsadura besterik ez du sortzen. Hori bai, gutxi batzuk dirua eta boterea biltzen duten bitartean. Erregai fosilen produkzioak muga jo du eta krisi honen arrazoi nagusientako bat bihurtu da. Horrexegatik, behar beharrezkoa da ereduz aldatzea”. Mikel Otero Fracking Ez Arabako kidearekin hitz egin dugu aipaturko jardunaldien inguruan.