Patxi Huarte Larraburu da “Zaldieroa”, faltzestarra, nafarra. Gaurkotasuna umore zorrotzarekin marrazten du egunero BERRIA egunkarian. Gurean izan dugu gaur, eta erran digu bere helburua ez dela beti irakurlearen irribarrea eragitea, zaila dela hori egungo garaietan, batzuetan haren iritzi kritikoa islatu nahi duela soilik. Inspiraziorako ez du metodologia zehatzik, baina gutxien espero duenean etortzen zaio ideia ona. 2 ordu ematen al ditu etxean pentsatzen….eta tabernarako bidean inspiratu, bere hitzetan batzuetan komenigarria presiopean ez aritzea. Zaldieroaren jatorria ere zein den jakin dugu, aurretik Caballo Loco baitzen.