Igandean izango da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa Senpereko lakuaren inguruan. Alain Bosc antolatzaile taldeko kidearekin solastu dugu gaur gurean, azken ukituak bertzerik ez dira falta festarako. Jendetza espero da eta dagoenko hamarnaka autobus daude beteta. Aurten ere, badituzte nobedadeak eta gune berri bat dago hondartzan, bertako oholtzan dantzatuko dute 7 probintzietako talde ordezkari banak. Aspaldiko garaiek ere gogoratu digu, lehendabiziko Herri Urratsek 5000 lagun inguru hurbildu ziren, ez zuten harrera hori espero.
Maite Bidarte