Gaur ez du asko epelduko, baina hobetu dezente bai. Motel samar hasiko da eguna, baina eguerdirako asko txukunduko du. Laino maskalak saretu, eta eguzkia presente edukiko dugu. Haizeak iparretik joko du baina ekialderagotik eta ahul samar. Hala ere, tenperatura ez da asko igoko. Laino maskal horiek ere ez dira erabat desagertuko, mendialdeetan pilatuz. Polita, oro har.
Bihar laino maskalak goiz partean, baina eguerdirako erabat xurgatuko ditu eguzkiak. Txukun eta dotore toki guztietan. Hala ere, arratsalderako tenperatura ez da asko igoko, ipar-ekialdeko haize freskoarekin. Atlantiko aldetik dezente babestuko gaitu antizikloiak.