Sortu alderdiko ordezkaritza zabala dago Ondarroako “Askegunean” eta horien artean da EH Bilduko parlamentaria ere baden Maribi Ugarteburu. Info7 Irratiari egindako adierazpenetan Ugarteburuk “errepresioari aurre egiteko modu bakarra” herri moduan erantzutea dela esan du. Horrez gain, Estatuek blokeoan tematuta segituko dutela kritikatu du “ez dutelako herri honentzeko inolako agenda demokratikorik”. Halere, EH Bilduko parlamentariaren ustez “Estatuak alper-alperrik ari dira” eta euskal jendarteak blokeoa gaindituko duela gaineratu du.