Bihar eskubide zibil eta politikoen aldeko “Askatasunaren musika” ekimena antolatua du Eleak mugimenduak. Goizean goizetik epaiketa politkoen kontrako kontuak izango dira Iruñean eta arratsaldeko seiretarako manifestazioa antolatu dute Nafarroako Justizia Jauregitik. Protesta honen atarian Eleak mugimenduko Oihan Ataunekin hitz egin dugu guk eta esan digu “duela urte batzuk aipatzen genuen herri-harresia” orain gauzatzen ari dela.