Eguerdiko hamabi terdiak pasatxo zirenean azaldu da Urtza Alkorta Ondarroako Alamedara eta segituan “herri-harresia” osatu dute hamarnaka herritarrek bere inguruan. Ion Telleria kazetariari egindako adierazpenetan, Alkortak “jasotako babes guztia” eskertu nahi izan du eta Alamedan irudikatzen ari den herri-babesa berarentzat “oxigeno bonbona bat” dela nabarmendu du. Horrez gain, Urtza Alkortak Estatu espainiarrean nahiz frantsean gatibu diren euskal preso politikoak ere gogoan izan ditu eta jasotzen ari den babes guztia “barruan diren kideekin” konpartitu nahi duela baieztatu du.