Ondarroako Alamedan dozenaka dira Urtza Alkortari elkartasuna adierazi eta herri-harresia osatzeko bildutako herritarrek eta horien artean, badira ere ordezkari politikoak. Horien artean da, besteak beste, Maribi Ugarteburu Sortuko kidea eta EH Bilduko parlamentaria. Ugarteburuk salatu duenez, “Badirudi EAJren Ertzaintzak Madrileko aginduak jarraitzen dituela” eta horren aurrean gaineratu du, “EAJk euskal jendartearekin egon behar duela sintonian eta ez Madrilekin”.