Larunbat honetan euskal preso politikoen aldeko moblizazioak izango dira Euskal Herri osoako plazetan Herrira! mugimenduak deituta. Hain zuzen, larunbateko mobilizazioen garrantzia nabarmendu du goizean, Kale Gorrian saioan Beñat Zarrabeitiak. Herrira-ko bozeramalearen hitzetan, “larunbatekoa urteko mobilizazio deszentralizaturik garrantzitsuena izango da”. Larunbateko protestak izango duen oihartzunaren adibide izan daiteke Nafarroatik jakitera eman dituzten datuak. Bertan, 130 ekimen baino gehiago antolatu dituzte 57 herri eta auzoetan.