Historia berezia da Nagore Esnaola eta bere familiarena. Bizikleta hartu eta bere 2 urteko alabarekin, bere lehengusuarekin eta osabarekin batera Sevillara joango da asteburuan Nagore bere mutil-laguna den Garikoitz Etxeberria (lizartza) euskal preso politikoa bisitatzera. Dispertsioari aurre eginez, Nagorek eta bere senideek 900 kilometro baino gehiago egingo dituzte bizikletaz. Atzo iritsi ziren Sevillara eta ondorioz, ezingo dira etxean egon. Halere, larunbaterako Herrira! mugimenduak deitu duen mobilizazioetan parte hartzera deitu dute Sevillatik.