Euskal preso politikoen eskubideen defentsan Euskal Herriko plazak bete nahi ditu bihar Herrira! mugimenduak eta datuak esku-artean hartuta argi dago oinarrizko giza-eskubideen aldeko mezua eta salbuespenezko neurrien kontrako aldarria ozen entzungo dela, 220tik gora direlako antolaturiko ekimenak. Gainera, orotariko ekimenak izango dira eta ez Euskal Herrian bakarrik, Uruguayen, Argentinan, Herrialde Katalanetan edota Irlandan ere mobilizazioak antolatu dituztelako. Nagore Gartziak, Herrira mugimenduko bozeramaleak eman dizkigu biharko ekimenen inguruko xehetasun guztiak.