Larunbatean milaka lagunek bat egin zuten Herrira! mugimenduak deituriko Pazara ekimenarekin. Euskal preso politikoen aldeko mugimenduak zabalduriko datuen arabera, 20.000 lagun inguruk parte hartu zuen larunbateko ekimen deszentralizatuetan eta orotara, 220 ekimenetik gora izan ziren Euskal Herri osoan zehar. Datuak esku-artean Herrira-ko Ibon Meñikak “larunbateko ekimenaren balorazio baikorra eta positiboa” egin du Info7 Irratian eskainitako elkarrizketan.