Argi dago, euskal preso politikoekin elkartasunez egiten diren ekimenak kolore guztietakoak izan daitezkela. M18 plazara egunean ikusi genuen hori! Ekainaren batean, kirola eta aldarrikapena lotuko dira Hendaian, dagoeneko 11 urte bete ditu ekimen honek. Iazko urtean 64 futbol taldek hartu zuten parte, eta aurten gehiago izango direla esan digu Itziar Barelak. Futbola ez ezik, egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkari herrikoiz, taloak egun osoz eta kontzertuak. Maiatzaren 30era arte badago astia izena emateko. Animatu zaitez!