Ostegun honetan, gaueko 21:00etan izango da aurkezpena Etxarriko Kultur Etxean. “Enneco, haritzaren memoria” Nafarroa Bizirik elkarteak bultzaturiko proiektua da eta Sergio Iribarrenek aipatu digunaren arabera, “oso apustu handia da”. Azken urteetan Nafarroako Historia berreskuratzeko egin den lan guztia islatuko duen gunea litzateke “Enneco” proiektua, leku fisikoa izango lukeen proiektua. Izan ere, Nafarroa Bizirik ekimenetik diotenez “Euskal Herriaren historia eta imaginario kolektiboa jasoko dituen parkea egieta da asmoa”. Sergio Iribarrenek azaldu digu hobeto zer den “Enecco” proiektua eta datozen egunei begira antolatu dituzten beste hainbat hitzorduren berri ere eman digu.