Aste honetan hizkuntza eskubidee urraketarekin zerikusia duen albsite kezkagarria ezagutu dugu eta oraingoan, notizia Arabatik iritsi zaigu. Murgian, Arabako Zuiako hiriburuan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza eskaintzen duen eskola publikoa dago, baina haurrek ezin dute euskaraz ikasi Murgiako eskolan ez dagoelako D eredurik. Salaketa honen aurrean Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egiten duen irakurketa ezagutu nahi izan dugu gaurkoan eta horretarako, Garbiñe Petriati elkarrizketatu dugu, Behatokiko zuzendaria.