Egunotan elkarretaratzeak, mobilizazioak eta propaganda ugarituz doaz Euskal Herriko auzo eta herrietan. Lekeition adibidez, “Eredu propio baten alde!” lelopean askotariko ekimenak prestatu dituzte datozen egunetarako eta greba osteko egunei begira ere, mobilizaziokein jarraitzeko egitaraua prestatu dute. Maiatzaren 30ra begira antolatu dituzten mobilizazio guztien berri eman digu Lekeitioko Gaizka Likonak.