“Aldapa leunduz” lelopean Ibilaldia ospatuko da igande honetan Portugaleten Asti Leku ikastolaren alde eta Bizkaiko Ikastolen aldeko festa badatorrela probestuz, Ezkerraldea euskalduntzeko lanetan urte dezente daramatzan Iñaki Urkijorekin hitz egiteko aukera izan dugu gaurkoan. Santurtziarra, AEKko irakaslea eta Portugaleteko Asti Leku ikastolako ikasle ohia da Urkijo. Horregatik, urteetako bere esperientziaren bitartez ezagutu dugu azken hamarkadotan euskarak Ezkerraldean egin duen ibilbidea.