Kepa Astorkiza eta Ikerne del Valle EHUko irakasleek Euskal Herriko arrantza sektorearen inguruko azterketa egin dute Gaindegia-rentzat eta ondorioak argiak dira: “Etengabeko galera dago ontziterian eta eskifaian”. Gaurko saioan Kepa Astorkiza irakaslearekin hitz egiteko aukera izan dugu eta gure ekonomian arrantzak duen pisuaz eta sektoreak duen etorkizunaz galdetu diogu.