Gaur eguraldi petrala. Lainotzarra ugari eta ostarterik apenas. Euri handirik ez, baina zerbait botako du. Tenperatura berdintsu edo apur bat beherago. Haizea ipar-mendebaldetik eta zakar samar boladatan. Horrek mikaztuko du giroa. Antizikloiak Atlantiko aldean jarraituko du temati, eta guri iparraldeko depresio kumeak bidaliko dizkigu. Kostaldea harrapatuko du gehienbat.Bihar giroak motel jarraituko du, baina tenperaturak zertxobait irabaziko du eta euria gutxituko da. Arratsaldean haizea iparretik jotzen hasiko da, eta lainoak apur bat saretuko ditu. Barnealdean kostaldean baino alaiago egongo da. Goi geruzak saneatzen ari dira.