Arcelor Olaberria, CAF, Indar, GKN Zumaia, Guerra Hermanos, Juaristi, Biele, Zardoya Otis, Rodisa eta RTS enpresak erabat itxita daudela jakinarazi du LABek. Haren arabera, Gipuzkoako metalgintzako langileen %85ek bat egin dute lanuztearekin. ELAren esanetan ere, “erantzun orokorra” izan du protestak. LAB sindikatuko Metalgintzako arduradunarekin, Jon Ander Goñirekin hitz egin digu eta gaurko protestaren zergatiak azaldu dizigu.