Donostiako Bretxan eguerdiko 12tan izan den ekitaldi batek eman dio hasiera Olatu Talka ekimenari eta zuzeneko musika izango da gaur protagonista nagusia. Halaxe hasiko da Olatu Talka bere hirugarren ekitaldian, Donostiako auzoetan eta Gipuzkoako beste toki batzuetan aldi berean egingo diren 80 kontzertuz osaturiko musika-zirkuituarekin. III. Donostia 2016ko egitasmoaren zuzendaria, Igor Otxoa elkarrizketatu dugu Olatu Talka hasteko ordubete inguru falta zenean eta datozen egunetan izango diren ekimenen inguruko xehetasunak eman dizkigu berak.