“Ikasturte amaierako jaialdia ordubete aurreratuko nuke”; “¿Te importa traducirmelo?”; “Sí, y mucho”. Eskola bateko gurasoen arteko bilerako elkarrizketa da hori. Jarrera eredugarria euskarari eustea eta gaztelaniara ez pasatzea erabaki duenarena, baina egoera deserosoa halako jarrera batek sor dezakeena. Ataka horietatik nola irten gaitezkeen hausnartu dute EMUNeko Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik. EGIN KONTU atalean, berriz, Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendi elkarrizketatu dute, eta egunkariaren hamargarren urtemugaren harira, euskal hiztunei euskarazko egunkari batek egiten dien ekarpenaz mintzatu dira berarekin.