Etzi, ortzegunez, Elekatu-Elikatuk bertze hitzordu interesgarri bat antolatu du Baionan. Oraingoan ere, nazio-eraikuntza, independentzia eta euskara izango dira gai nagusiak. Joxe Manuel Odriozolak eta Andodi Olariagak prentsa artikulu bidez eztabaida mamitsua izan zuten independentziarako estrategien lehentasunez nolazpait. Ortegunean aurrez aurre izanen dira Baionan. Olariagak dio langile borroka, borroka linguistikoa, memoria historikoa, borroka ekologista, feminista…bilduko duen independentismoa formulatu behar dela. Odriozolak aldiz, argi du euskara dela giltza, euskara nazioaren-identitatearen bizkarrezurra dela. Gurean izan da gaur Joxe Manuel Odriozola eta luze mintzatu gara gaiaren inguruan.