Agurainetik,Xabi LAB sindikatuko kidea: “55 langile atera gara goizeko 5etatik aurrera, orokorrean komertzioak itxita daude. Poligonoei dagokionez langile gehienek grebarekin bat egin dute. Gure errealitateari erreparatuta : Agurainek, EHko langabezia tasa gorenetarikoa du, eta ez dirudi hobera eginen duenik, baina gu egunero lanean gabiltza eta ikusiko dugu egoera larri honi buelta ematen diogun. Giro nahiko lasaia dugu eskualdean, baina aipatu, goiz hontan 8 gazte miatu eta identifikatuak izan direla”.