Gasteizetik ekitaldi nagusia eta Gaizka Amondarainen kronika: “Ekitaldia hasia da, Sindikatu ezberdinetako bozeramaleak ari dira hitza hartzen. Loturik, ELA eta LABeko idazkari nagusien hitzartzea, Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaiderena hain zuzen. “Ainhoa Etxaide: “Berriz ere langileen duintasunak bete ditu Euskal Herriko kaleak”… “Egin gaitezen gure etorkizunaren jabe, antolatuz eta borrokaz lortuko dugu”. Adolfo Muñoz: “Borrokak izan dira beti aldaketaren motore. Horrela segituko dugu, mobilizatzen, ez diegu utziko gure etorkizuna deshumanizatzen, ez diegu utziko gure eskubideak urratzen”.