Dabid Martinez, grebaren komunikazio orokorraz mintzatu zaigu. “Pilla bat mezu jasotzen ari gara uneotan. Erronka nagusia zen piketeen inguruko informazioa, tokian tokikoa indartzea, eta komunikatzea. Herri komunikabideen lana oso garrantzitsua da, greba honen jarraipena hurbiletik segitu ahal izateko. Euskal herriko komunikabideek egiten duten lana holako egunetan ikaragarria izaten da. Ez gurean bakarrik, mundu zabalean ere egia zabaltzeko balio du”.