Gara egunkariko Iñaki Soto: “Gaurko greba orokorrak espainiar estatuak indarrean duen murrizketen agenda oso bati erantzuten dio. Gaurko mezua argia da : Herri honetan badago indarra eta badaude proposamen zehatzak alternatiba errealak gauzatzeko. Gizarteak badauka konzientzia, hemen gauzak ezberdin egiten ahal direla. Inposatutako agenda hori oso atzeratua da. Orain  gurean dugun galdera edo erronka da ze heinetaraino kapaz gauden gure agenda propioa argitzeko eta garatzeko Euskal Herrian. Hain zuzen, kontestu hontan kokatu behar da euskal prentsaren papera. Informatzea da bere funtzioa gertatu denaren inguruan. Bestetik ere, aldaketarako agenda horren komunikabide bat garen heinean, gure erronka da dialektika hori, sortzea eta zabaltzea.”