Oarsoaldetik Jon Ander. “Piketeak goizean goiz abiatu ditugu, Alcampon hasi gara goizeko 6etan, 3 taldetan banatuta. Orereta aldekoan nintzen ni, eta esan daiteke ez dela arazorik egon, jarraipen zabala izaten ari da, enpresa gehienak daude itxita. 11etan Donostiara goaz manifestaziora, eta arratsaldean eskualdean manifestazioa burutuko dugu. Datuei erreparatuta, Oreretan 3000 langabetu daude, enpresa asko ixten ari dira; beraz, grebara deitzeko arrazoinak ez dira falta”.