Gaur borraska urrutiratu arren, gurean joera txarrean jarraituko du eguraldiak. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, lainotzarra ugari ekarriz. Euria dezente botako du, batez ere ekialde partean. Araban eta Bizkaian gutxitzen hasiko da euri kontu hori. Borraska aldendu bai, baina bere eragina hemen geratuko da oraindik. Goi geruzetan ere orekatu ezinean.
Bihar urrundu den depresioa eta hurbiltzen ari den antizikloiaren tartean, eguraldiaren txarkeria apalduz joango da. Haizea baretzen, eta tenperatura goraxeago. Lainotzarra ugari, baina euri gutxi. Barnealdean giro hobea, eta eguzkia nagusituko da.