Ion Kepa Paroti hirugarren aldiz ukatu diote baldintzapean libre gelditzea. 2011ko udan onarturiko eta 2012ko urtarrilaz geroz aplikatzen den lege batean oinarriturik, epaileak ondorioztatu du ez dituela betetzen baldintzapean aske izateko baldintzak. Epaia «onartezina» dela dio Emilie Martin Herrira-ko ordezkariak, jakinik Parotek eskaera 2011ko irailean egin zuela, hots, oinarrian harturiko legea aplikatzen hasi aitzin. Paroten helegitea ekainean aztertu zuten, eta atzo jakinarazi zuen epaileak erabakia.